Berandu bada ere, hona hemen kronika txikia. Ekitaldia Gasteizko Jimy Jazz aretoan izan zen. Giro ona eta 120 lagun inguru. Aurkezpenak eginda wikiren tripak erakutsi zizkiguten Koenraad Van den Driesschek, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Lehenengoa izan da wikiaren alma materra eta wikiaren eta taldearen lanaren arrazoiak eta motibazioa zein izan diren jakinarazi zigun, horretako wiki honetan duzuen "el camino amargo" izeneko ekarpena erabili zuen. Eliseok bere aldetik, bere baitatik sortutako aurkezpenarekin batera wikiren mapa aurrean zuela aurkikuntzen sarrera eta kokapenaz aritu zen. Azkenik, Idoiak atal guztiak aurkeztu eta ostrakabaseren edukia erakutsi zigun zenbait adibideren bidez. Azken atal hau izugarrizko tresna dela ikusi ahal izan genuen, besteak beste, lan arkeologikoa ezagutarazteko eta grafitoen kokapena, kontestualizazioa eta xehetasunak era egokian ulertu ahal izateko.
Gero arlo ludikoa etorri zen Gorka Aginagalde eta Belen Nevadoren eskutik. Aktore hauen sketxak bazuen nolabaiteko antza Iruña-Veleia auziarekin. Izan ere, orain artean faltsutasuna edo benetakotasuna argitzeko ebidentzia fisikoetara jo beharrean letrinak, grafologiak eta antzekoak erabiltzea nahiago izan da, harrigarria bada ere. Bukatzeko pintxo eta ardo baten bueltan eta Bingen Mendizabal, Alex Ruiz de Azua eta Julen Pinedoren ( Josu Zabala ere etortzekoa zen) musikarekin solasean eman genuen beste ordubete inguru.
Nekatuta baina gustura etxeratu ginen